“Euskadiko erakunde eta eskumen egitura ezagutzeko” etorri da Euskal Herrira Kinshasako ordezkaritza. Atzo izan ziren Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburuko parlamentuko kideak Gernika-Lumon, eta Batzar Etxea bisitatu zuten. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako eta Eusko Legebiltzarreko presidenteak egin zien harrera.
Bisita gidatua egin zuten juntetxean. Beirateriaren aretoa eta osoko bilkuren aretoa ezagutu ostean, Kinshasako ordezkariek argazkia atara zuten Gernikako arbolaren ondoan, Batzarretxeko Ohorezko Liburuan sinatu aurretik.
Kinshasako ordezkaritza, Batzar Etxean