Tartean antzerki konpainiak
Zergatik, Jamil? antzezlana taularatuko du gaur, 21:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan (8 euro). Patxo Telleriak eta Jokin Oregik zuzenduta, Mikel Martinez eta Eneko Sagardoi ariko dira oholtza gainean.
Magrebtar jatorriko gaztea izango da azken hori, eta gurpildun aulkian dagoen gizonezkoa Martinez. Dependentziaren eta etorkinen gatazkak islatuko dituzte.
‘Zergatik, Jamil’ antzezlana. Argazkia: Tartean