Martitzenerako deitu du –otsailaren 2a– Muxikako Udalak auzo batzarra. Hain zuzen, Gorozikako herri basoei buruz ariko dira: zenbat dauden, zeintzuk diren eta zein egoeratan dauden.
Batzarra egingo dute Gorozikan
Informazioa emateaz gain, herritarren parte hartzea ere sustatu gura du udalak. Hori dela eta, batzarrera joateko deia egin die Gorozikako bizilagunei.
Txokoan batuko dira, 19:30ean.