Udalak 2016ko aurrekontuetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak
Hauteskunde kanpainan emandako hitza betez, agintaldi honetan parte hartzearen eta gardentasunaren alde egingo duela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Horrela, herritarren iritziak eta proposamenak entzun eta jakitea ezinbestekoa dela adierazi dute, ...
Otsailaren 7ra arte izango dute herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera. Horretarako, udaleko edozein bulegotara joan daitezke, partehartzea@lekeitio.eus helbide elektronikora idatzi edo WhatsApp bidez 656 702 508 telefono zenbakira mezu bat bidali.
Aldaketak
Aurrekontuetan aldaketak egin dituztela aurreratu du udalak. Esate baterako, Udal Kirol Erakundea eta Lekeitioko Udal Kultur Erakundea desegin dituzte. «Zerbitzuen arrazionalizazioa eta pertsonalaren berrantolaketa beharrezkoa dela ikusi delako administrazioaren eraginkortasuna bermatzeko eta herritarroi ematen zaizuen zerbitzuen kalitatea hobetzeko».
Aurrekontuak gaur eguneko errealitate ekonomikora egokitu behar izan dituztela ere jakitera eman dute. «Baina argi daukagu erabateko lehentasuna dutela hezkuntzak, gizarte zerbitzuek eta herriaren funtzionamendurako oinarrizkoa diren zerbitzuak», azpimarratu dute.