Lupe Lekuona ipuin kontalaria
Bermeoko udal liburutegiak ipuin kontaketa saioa hartuko du bihar arratsaldean. Hain zuzen ere, Lupe Lekuona ipuin kontalaria izango da umeei zuzendutako ipuinak kontatuko dituena. 4 urtetik gorako umeei zuzendutako saioa izango da biharkoa, eta lekuak mugatuak dira; izan ere, 50 umerentzako lekua bakarrik egongo da. 18:00etan hasiko da Lekuonaren saioa.
Fantasiazko ipuinak, euskal ipuin tradizionalak eta egungo idazleen ipuinak kontatzen ditu Lekuonak bere saioetan.