Julen Uriguen, Gernika Club taldea sendotzeko aukera
Denboraldi-aurrean Bilbao Athletic-ek lagatako Gorka Perez jokalariaz gain, jokalari berri bat hartu du oraingoan, Gernika Clubek: Julen Uriguen. Taldera gehitutako horrek Bigarren B mailan jokatzen duen Gernika «sendotu» egingo duela uste dute. Asteon entrenatu du estreinakoz bere herriko taldean, eta asteburuan izango du bere abileziak jendartean erakusteko aukera, entrenatzaileak hala erabakitzen badu. Madrilen jokatuko dute bertokoek domekan 12:00etan hasita, Getafe B taldearen aurka.