Astelehen goizaldean Gasteizen gizon batek leihotik behera bota ondoren hildako haurraren eta haren amaren aurkako erasoak salatu dituzte gaur iluntzean, Gernika-Lumon. Hainbat lagun bildu dira Merkurio iturrian, Asunek talde feministak egindako deialdia jarraituz.
Erasorik ez erantzunik barik lelopean egin dute protesta.
Gernika-Lumon egindako elkarretaratzea
Gurutzetako ospitaleko pediatriako zainketa intentsiboetako unitatean zegoen 17 hilabeteko haurra. Leihotik behera bota izanak eragindako politraumatismoa, garezurreko traumatismoa eta burezur barneko hipertentsio errefraktarioa zituen, eta horiei aurre egin ezinda, hil egin zen. Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, haurra leihotik botatzea leporatuta. Ikerketen arabera, gizona sexu abusuak egiten ari zitzaizkion haurrari, eta emakumeak harrapatu egin zuen. Hari ere eraso egin zion ustez gizonak, kristal bat lepoan sartuz.