Goieaskoetxea eta Arronategiren senideek elkartasun bidaia antolatu dute Madrilera
Eneko Goieaskoetxea busturiarraren eta Kepa Arronategi gernikarraren senideek eta lagunek Madrilera (Espainia) elkartasun bidaia antolatu dute otsailaren 11rako. Egun horretan, Goieaskoetxea epaituko dute Auzitegi Nazionalean, eta Arronategik ere deklaratu egin beharko du, hain zuzen ere.
Euskal preso bi horien lagunek eta senideek, elkartasuna adieraztera hurbilduko dira Madrilera. Autobusez joango dira epaiketara, eta elkartasun bidaia horretara joan gura duten horiek Gernika-Lumoko Arrano tabernan eman beharko dute izena. Horretarako azken eguna bihar izango da.