Gernika Rugby Taldea utziko du Bruno Mercantik, Italiara joateko
Gernika Rugby Taldeko Bruno Mercantik Italiako Zebre taldean jokatzeko aukera izan dezan, bertoko taldeagaz akordio batera ailegatu da bien artean zuten hitzarmenari irtenbide bat bilatuz.
Denboraldi honetan eta hurrengoan, beraz, argentinarra Zebre taldeagaz ariko da, Celtig League jokatuz. Hala, Eskozia, Italia eta Galeseko taldeen aurka jokatzeko aukera izango du tarte horretan.
«Bruno Mercantik jasotako eskaintzaren aurrean, Gernika Rugby Taldeak ezin izan dio aukera horretan eragotzi», aitortu dute basurdeek.