Emakumeen Ligan debutatu du Ane Arrien saskibaloi jokalari gernikarrak
Harrobiko jokalari asko dituen taldea izan da beti Gernika Bizkaia saskibaloi taldea. Dagoeneko, Emakumeen Ligan debutatzen duen seigarren jokalaria da Ane Arrien.
Izaskun Garciak, Maite Mugirak, Judith Monasteriok, Araia Peñak eta Ane Olaetak egin zuten Arrienen aurretik, eta, orain 22 urteko gernikarraren txanda izan da. Lehenengo taldean maiz entrenatu badu ere, joan den asteburuan eduki zuen Emakumeen Ligan debutatzeko aukera Cadi La Seu taldearen aurkako partidan. «Oso zail ikusten nuen jojatzea; gainera galtzen gindoazen». Hala ere, atera zen, eta zaleen berotasuna somatu izana ere azaldu du.