Lau kategoriatan sailkatuta parte hartu dute herri krosean. Ume, gazte zein nagusi, dozenaka korrikalari batu ziren domekan Gautegiz Arteagan. 0 eta 5 urte arteko umeek; 6 eta 9 urte artekoek; 10 eta 13 urte arteko gazteek eta 18 urtetik gorakoek egin zuten lasterketa. Montorre eskolako Guraso Elkarteak antolatu du krosa eta, jakinarazi duenez, 14 eta 17 urte artekoen kaategorian ez zen parte hartzailerik izan.
18 urtetik gorakoek ere parte hartu zuten
Eguraldia lagun, herri krosa giro ezin hobean egin zutela azaldu dute antolatzaileek. Hasi baino lehen, beroketa saioak ere egin dituzte korrikalariek, jolasean. Bukatzean partehartzaile guztiei goxokiak, ura edo zumoa eta gailetak banatu zizkieten. Ostean egin zuten sari banaketa.
Beroketak egiten
0-5 urte: Oihane Arruti; Koldo Crespo; Unax Urrutxua; Aretx Urkidi; Laia del Rio; Ibai Etxaniz; Garazi Unamuno; Paul Olabarriaga; Inar Sarriugarte; Jon Blasko; Aiala Berrojaetxebarria
3. postuan–> Iset Salvador
2. postuan--> Aizen Salvador
1. postuan--> Ekhi Urrutxua
6-9 urte: Maialen Alluntiz; Uxue Mirandona; Ira Linnenbruger; Jan Linnenbruger; Malen Mugarza; Aratz Leciaga; Markel Leciaga; Luken Soria; Maialen Berrojaetxebarria; Adei Urkidi; Miren Bartolomé; Unax Arrate; Peru Luengo
3.postuan--> Haizea Aberasturi
2.postuan–>Laida Arteaga
1. postuan--> Gaizka Uriarte
10-13 urte: Aitor Alluntiz
3.postuan–>Xabier Moledo
2.postuan–> Haritz Uriarte
1.postuan--> Aritz Idoiaga
+18 urte: Edurne Murga; Xenia Rodríguez; Arantza Naberan; Maite Matilla; Maria Egiarte; Ibon Sarriugarte
3.postuan–> Nagore Zubillaga
2.postuan–> Jon Blasco
1.postuan–> Luciano Soria eta Igone Meaza