Aratuste eguna prestatzen hasiko dira Mundakan
«Garrantzitsua» da mundakarrentzat aratuste eguna. Hain zuzen ere, otsailaren 7an, domekan, ospatuko dute Mundakan aratusteak. Urtero egin modura, goizean, atorrak izango dira Mundakako kaleetako protagonista nagusiak. Arratsaldean, berriz, lamiek ha...
Hala, lamiak bihar arratsaldean batuko dira. 18:00etan jarri dute hitzordua dantza gelan. Hala ere, 17:30etan dantzak ikasteko klase bereziak eskainiko dituztela azaldu dute.
Atorrak, berriz, hasi dira martxa hartzen. Azken bi asteburuetan musika tresnekin probasaioak egiten ibili izan dira. Bihartik aurrera, hala ere, taldeko probasaioak egiten hasiko direla jakinarazi dute. Bihar batzeaz gain, urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an ere batuko dira. Hiru zapatuetan 20:00etan jarri dute hitzordua.