Aurten ere dantza egiten ikasteko klaseak antolatu ditu Gernika-Lumoko Berbalagunek. Hurrengo martitzenean –urtarrilaren 26an– egingo dute lehen saioa; eta ikastaroak jarraipena izango du martitzenero, Pasealekuan. Elai-Alai dantzari taldearen laguntza izaten du Berbalagunek ikastaroa emateko.
Pasealekuan egiten dituzte entseguak
20:15ean hasita, ordubeteko dantza klaseak hartuko dituzte Berbalagunkideek martitzenero. Parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute. Horretarako, AEKra edo Aita Villasante Udal Euskaltegira jo beharko dutela jakinarazi du Berbalagunek.