Euskararen Aholku Batzordea eraberritu gura dute Bermeon
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak Euskararen Aholko Batzordea eraberritzeko asmoa agertu du. Horren bitartez, parte hartze aktiboagoa sustatu gura dute euskararen normalizazioa gizartearen esparru guztietara zabaltzeko. Euskararen Aholku Batzordea udalak eta gizarte eragileek bat egingo duten lekua izango dela azaldu dute.
2003. urtean hasi zen lanean Bermeon, Euskararen Aholku Batzordea. Ordutik egindako lana “oparoa” izan dela diote, “bertan batzen diren erakunde, pertsona eta gizarte eragileen ekarpenari esker”.
Lan egiten jarraitzeko, eta batzordea eraberritzeko, herriko elkarteak parte hartzera animatzen dituzte, horien partaidetza “aberasgarria” izango baita. Hala, parte hartu gura duten elkarteei otsailaren 2rako ordezkari bat izendatzea eskatzen die; otsailean bertan martxan jarri daitezen.
Batzordean egiteko daudenak honakoak direla zehaztu dute. Alde Batetik, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana osatzeko, udalari proposamenak egin, eta jarraipena eta aholkuak ematea. Bestetik, udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusia duten gaiak aztertu, ekintzak proposatu, antolatu eta gauzatu.