2014ko maiatzaren 31n onartu zen Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.
IX. Asanblea Nazionala egingo dute etzi, Gernika-Lumon, eta deitzaileek herritarrak animatu gura dituzte horretan parte hartzera. Zehaztu dutenez, 2015. urtean egindakoa aztertu eta hurrengo urratsak zehaztuko dituzte zapatuko asanblean. Hain zuzen, martxoaren 14ko manifestuak zein urriaren 24ko Alternatiben Herriak utzitako irakaspenak buruan eta bidailagun berriak alboan, ikasturteko erronkak zehaztea izango dute helburu.
Bilera 10:00etan hasiko da, eta 13:30erako amaitzea espero dute.