Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) Zarautzen egingo du Batzar Nagusia, zapatuan. Beste gai batzuren artean, Ea Ueman sartzeko eskaria onartuko dute bilkura horretan. Eako Udaleko ordezkariek ere parte hartuko dute, eta, Batzar Nagusiak eskaria onartu ostean, hitza hartuko dute.
Ea Ueman sartzeko eskaria egitea onartu zuen udalbatzak azaroan
Azaroan egin zuen Eako Udalak Ueman
sartzeko eskaria, osoko bilkuran onartu ostean. EH Bilduren lau zinegotzien botoekin onartu zuten eskari hori, eta EAJren bi zinegotziak abstenitu egin ziren. Uemari eskaria egitea onartzeagaz batera, bertan udalerriak izango lukeen ordezkaria ere aukeratu zuten udalbatzarrean. Hala, herria mankomunitateko kide denean, Arritxu Zelaia Euskara eta Kultura zinegotzia izango da udalaren ordezkaria, eta haren ordezkoa izango da Aitor Okamika.
Ueman sartzeko pausoa ematea “oso garrantzitsua” zela nabarmendu du Zelaiak azaroko udalbatzarrean. Haren ustetan, etorkizunera begira herriak zer beharko lukeen zehaztu eta hori lortzeko tresna eraginkorra izan daiteke Uema.