Aurrekontuetarako 600 mila euro gutxiago dagoela ezeztatu du EH Bilduk
EAJren udal gobernua aurrekontuetan murrizketak egin behar direla esaten ari dela jakitera eman du Lekeitioko koalizioak. Udalkutxatik iaz baino ia 40 mila euro gehiago jasoko direla dioteLekeitioko EH Bilduk jakitera eman duenez, azken hilabeteetan EA...
EAJren udal gobernua aurrekontuetan murrizketak egin behar direla esaten ari dela jakitera eman du Lekeitioko koalizioak. Udalkutxatik iaz baino ia 40 mila euro gehiago jasoko direla diote
Lekeitioko EH Bilduk jakitera eman duenez, azken hilabeteetan EAJren udal gobernua aurrekontuetan murrizketak egin behar direla esaten ari da batzordeetan, aurten iaz baino 600 mila euro gutxiago daudelako. Baina, azalpen horiek ez diotela egia adierazi du koalizioak. Izan ere, EH Bilduk zehaztu duenez, Udalkutxatik iaz baino 39.485 euro gehiago jasoko ditu Lekeitioko Udalak. Hala ere, diru kopuru hori zergetatik urtean zehar jasoko denaren aurreikuspen bat dela argitu dute.«2015ean Bizkaiko Foru Aldundiak, EAJk kudeatzen duen erakundeak, diru sarreren aurreikuspen guztiz okerra egin zuen eta ondorioz, 2016an Lekeitioko Udalak 280.178 euro itzuli beharko ditu. Krisiaren hasieratik, 2008tik, 2.400.795 euro itzuli behar izan du Lekeitioko udalak», azaldu dute.
Dirua itzuli beharraren arrazoia, datu ekonomikoak «puztuta» ematean dagoela adierazi du EH Bilduk. 2015ean udal eta diputaziorako hauteskundeak egon direla gogora ekarri dute, eta «EAJran kudeaketa onaren ondorioz krisia gainditzen ari denaren irudia zabaldu nahian» ibili dira jeltzaleak EH Bilduren ustez. «Benetakoak diren datuak baino hobeak eman dituzte, prekarizazioa eta zerbitzu sozialen murrizketak zuritzeko asmoz», diote.
Lehentasunak
Egoera hobean ikusten ditu, bestalde, Gipuzkoako udalak, EH Bilduren eskutan zegoen Foru Aldundiak egindako «kudeaketa zorrotzari» eta «irizpide sozialagoei» esker, dirua itzuliko bait die Gipuzkoako udalei. «Bizkaiko Foru Aldundia ez da horretarako gai izan, izan ere, EAJk, aberastasuna eta ondasun handiak babestea du helburu. EAJren kudeaketa eskasaren beste adibide bat», nabarmendu du koalizioak.
EH Bilduren kalkuluen arabera, EAJren «kudeaketa txarraren erruz» itzuli behar den dirua kontuan izanda, 2016an 118.394 euro gutxiago izango ditu Lekeitioko Udalak, eta egoera horreri aurre egiteko bi bide daudela azpimarratu dute: EH Bildurena eta EAJrena. «Aurreko legealdian diru sarrerak txikiagoak izan arren, udal zerbitzuei eta beharginen baldintzei eutsi egin genien. Horiek ziren gure lehentasunak. Ondorioz, inbertsioak egitea, urtean sartu zitezkeen diruaren menpe geratzen zen: garajeen salmentak, diru-laguntzak…».
EAJk berriz, «asfaltoa eta itxurakeria» lehenestu dituela diote. «Horrexegatik batzordeetan murrizketak planteatzen dabil. Eta beharginen baldintzetan berdin: igerilekuko soroslea esate baterako», azaldu du Lekeitioko EH Bilduk.