Kirola eginez ere ezinezkoak okupatuko dituzte gernikarrek urtarrilaren 30ean. Izan ere, hamargarren urteurrenaren harira, mendi martxa antolatu dute Arrolapek mendi kirol taldeak eta Astrak. Astra-Santimamiñe-Gernika ibilbidea egingo dute, hain zuzen.
Kortezubiko parajeetatik ibiliko dira/ Jon Karlos Larrinaga
09:00etan aterako dira Astratik, eta 11:00etan, Santimamiñera helduta, hamaiketakoa egingo dute. Ostean, Gernika-Lumorako bidea hartuko dute.
18.00etan, Irati Anda eskalatzaileak hitzaldia emango du Astran, eta 20:00etan bertsobatukapoteoa egingo dute.