“Garrantzitsua” da mundakarrentzat aratuste eguna. Hain zuzen ere, otsailaren 7an, goizean atorrak eta arratsaldean lamiak Mundakako kaleak hartuko dituzte. Egun hori ondo prestatzeko, baina, probasaioak egingo dituzte.
Lamiak Mundakan
Hala, lamiak zapatuan batuko dira. 18:00etan jarri dute hitzordua dantza gelan. Hala ere, 17:30etan dantzak ikasteko klase bereziak eskainiko dituztela azaldu dute.
Atorrak, berriz, hasi dira martxa hartzen. Azken bi asteburuetan musika tresnekin probasaioak egiten ibili dira. Zapatutik aurrera, hala ere, taldeko probasaioak egiten hasiko dira. Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an ere batuko dira. Hiru zapatuetan 20:00etan jarri dute hitzordua.
Atorrak Mundakan