Lekeition hasiko du Urdangarinek 2016 urteko kontzertuen bira
MMXV diska aurkeztuko du barikuan Ikusgarri aretoan. Lekeitioko Zinemazale Elkarteak antolatu du ekitaldia. Sarrerak salgai daude Traolan eta kultur etxean Lekeitioko Zinemazale Elkarteak aurtengo urtea kulturgintzan oparoa izan dadin saiakera berezia ...
MMXV diska aurkeztuko du barikuan Ikusgarri aretoan. Lekeitioko Zinemazale Elkarteak antolatu du ekitaldia. Sarrerak salgai daude Traolan eta kultur etxean
Lekeitioko Zinemazale Elkarteak aurtengo urtea kulturgintzan oparoa izan dadin saiakera berezia egingo du. Orain arte bezala dituen baliabideak erabiliz, kalitatezko pelikulak proiektatzen eta kultur ekitaldi ezberdinak antolatzen ahaleginduko dela aurreratu dute. Horrela, barikuan, 21:00etan, eta 10 euroren truke Mikel Urdangarin egongo da Ikusgarri aretoan.
Zornotzako abeslariak argitaratu berri duen MMXV diskaren aurkezpen kontzertua emango du Lekeition, 2016ko birari hasiera emanez.
Sarrerak salgai egongo dira Traola Produkzioak-en bulegoan 10:00etatik 13:00etara, eta kultur etxean 15:00etatik 21:30era.
Biraren islada
2015ean egindako biran zuzenean grabatutako hamairu kantu jasotzen ditu Mikel Urdangarinen lan berriak, euretako bi berriak.
Diska berria 2015ean bakarlari moduan egin duen biraren islada dela dio Urdangarinek. Urri hasieran grabatu zituzten kanta berriak eta hortik abiatuta diskoa osatu zuten.