Maria Asuncion Galanek hartu du abenduko Ezetz Jakin lehiaketaren saria. Gurutze Gorriak prestatutako galderei egoki erantzun die gernikarrak. Haren ordez, Xabier Gerrikabeitia semeak hartu du Nere Kabia jatetxeak emandako saria eta Gurutze Gorriak ema...

Maria Asuncion Galanek hartu du abenduko
Ezetz Jakin lehiaketaren saria. Gurutze Gorriak prestatutako galderei egoki erantzun die gernikarrak. Haren ordez, Xabier Gerrikabeitia semeak hartu du Nere Kabia jatetxeak emandako saria eta Gurutze Gorriak emandako lehen sorospenen liburua. Guztira 74 lagunek bete dute abenduko galdetegia, eta 31k erantzun dituzte galderak zuzen. Urtarrileko lehiaketa martxan da. Oraingoan Gernika BHI Institutuak prestatu ditu galderak. Saria, Lorategietako Auzune tabernak emango du.