Domingo Bernaola kalean lanean
Fernando Abaunza eta Domingo Bernaola kaleetan irisgarritasuna hobetu gura du Gernika-Lumoko Udalak, eta horretarako obrak hasi ditu. Hain zuzen, espaloiak eta errepidea altuera berean jarriko ditu. Bestela, Fernando Abaunza kalean zenbait aparkaleku kenduko dituztela jakinarazi dute, espaloiak zabaltzeko. Guztira, 218.430 euro bideratuko ditu Gernika-Lumoko Udalak plaza inguruan egingo dituen lan horietarako.Obrak hiru hilabeteko epean amaituta egongo direla jakinarazi dute.