Maria Agirre aretoa
Gernika-Lumoko Udaleko kultura sailak ikasgelen eskaintza zabalduko du azterketa sasoian. Hala, liburutegiko gelez gain, Maria Agirre aretoa ere ikasteko erabili ahal izango dute herritarrek azterketa sasoian. Liburutegia, ohiko ordutegian ez ezik, asteburuetan ere zabalik egongo da. Urtarrilaren 31 bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara zabalduko dute astebururo.
Maria Agirre aretoari daagokionez, 15:00etatik 20:00etara egongo da zabalik astelehenetik barikura. Asteburuetan, liburutegiaren ordutegi berbera izango du.