'Inoxentziaren laborategia' haurrentzako antzezlana domekan, Lizeo Antzokian
Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian Inoxentziaren laborategia (Krego-Martin dantza) haurrei zuzendutako antzezlana egongo da ikusgai domekan, urtarrilaren 17an. Eguzki Zubiaren zuzendaritzapean ariko dira Bego Krego, Maria Martin eta Judit Ruiz aktoteak. Zubia bera ere badago antzezleen artean. Inoxentziaren laborategia ipuin liluragarri bat” dela diote: “Hemen dantzak, espresioak eta textuak sinfonia irrigarri bikaina jolasten dute”.
17:00etan hasiko da antzezlana, eta sarrerak 5 euro balioko du; 6,5 euro Lizeo Antzokiaren lagun txartela daukatenen kasuan. Bost urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.