Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak Hacia la luz izeneko kontzertu-ikuskizuna hartuko du gaur. 65 minutu irauten dituen saioa da Hacia la luz, eta Victoria Kamhiren irudia dauka ardatz, 60 urte baino gehiagotan Joaquin Rodrigo maisuaren bikote izandako emakumearen irudia. Hala, Victoria Kamhiren begi eta pentsamenduen bidez, musikari eta konpositore itsua eta haren lana ezagutaraziko dute gaurkoan.
Alex Ruiz pastor da lanaren zuzendaria, eta Marta Juaniz, aldiz, aktorea. Ariadna Martinez sopranoak jarriko dio ahotsa musikari, eta Adela Martin egongo da pianoan, eta Eduardo Baranzano gitarra jotzen.
20:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak 10 euro balioko du. Lizeo Antzokiaren Lagun txartela daukatenek 7,5 euro ordaindu beharko dituzte.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.