Arku tiroketako Euskadiko Txapelketa Bermeon jokatu da
36. Arku Tiroketako Euskadiko Txapelketa jokatu zen Bermeoko Arane kiroldegian, joan den domekan. Bermeoko elkarteko kideek ere parte hartu zuten, baina ez zuten saririk irabazterik lortu. Hilario Hernandez (Abanto Gezaleriak), Lidia Cañete (Zaldibar AT), Vicente Riesco (Igartza) eta Javier Patiño
(AD Arkulariak) izan ziren onenak, zein bere kategorian. Taldeka Abanto Gezaleriak-ek irabazi zuen.