Abenduko saria eman du Berbalagunek
Gurutze Gorriak prestatutako galderei egoki erantzun die gernikarrak, eta haren ordez, Xabier Gerrikabeitia semeak hartu du Nere Kabia jatetxeak emandako saria. Era berean, Gurutze Gorriak emandako lehen sorospenen liburua ere hartu du saritzat. Guztira 74 lagunek bete dute abenduko galdetegia, eta 31k erantzun dituzte galdera denak zuzen.
Urtarrileko lehiaketa martxan dela jakinarazi du Berbalagunek. Oraingoan Gernika BHI Institutuak prestatu ditu galderak. Saria, Lorategietako Auzune tabernak emango du.