Aho batez onartu zuten osoko bilkuran Hirukideren proposamena
Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkartetik adierazi dutenez, “Bermeoko Udalarena jarraitu beharreko eredua da”. Hirukidek Bermeoko Udalari orain dela urtebete izandako bileran eskatutako neurria da udalak martxan jarri duena.
Familia Errenta Estandarizatua (FEE) Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) hobarian aplikatu zaie familia ugariei. Orain arte 28.000 euro baino gutxiagoko errenta zituzten familiek hobariak zituzten. Oraindik aurrera, errentaz gain, egoera soziala ere kontuan izango da. Hala, Hirukideren proposamena jarraituta, zergan 20.000 euro baino gutxiagoko FEE duten familiei % 50eko hobaria aplikatuko zaie.
Horrez gain, trakzio mekanikoen ibilgailuen gainerako zergan, kide ugariko familieek ere hobariak izango dituzte: kategoria orokorrekoek %50, eta kategoria berezikoek, berriz, %75.
Hirukidek Bermeoko Udalari egindako proposamen hori iazko azaroan egindako osoko bilkuran onartu zuten aho batez.
FEE ezartzen aitzindariak izateagatik eta Hirukide kolektiboarekiko agertutako sentsibilitateagatik Bermeoko Udala eskertu dute.