Andoni Garciaren irudia erabiliko dute Donostiako dFeria azokako karteletan
Miren Azkarate Donostiako kultura zinegotziaren iritziz, Garciaren kartela «zoragarria» da. Azokaren gai nagusia kontutan hartuta hainbat argazki batzen dituen konposizioa egin du ondarrutarrakAndoni Garcia Alkorta diseinatzaile ondarrutarrak egindak...
Miren Azkarate Donostiako kultura zinegotziaren iritziz, Garciaren kartela «zoragarria» da. Azokaren gai nagusia kontutan hartuta hainbat argazki batzen dituen konposizioa egin du ondarrutarrak
Andoni Garcia Alkorta diseinatzaile ondarrutarrak egindako diseinua aukeratu dute Donostiako dFeria 22. Arte eszenikoen azoka irudikatzeko.Kartela astelehenean aurkeztu zuten Donostian, azokaren inguruan egindako aurkezpenean. Garciagaz batera egon ziren Miren Azkarate Donostiako Udal kultura zinegotzia eta Norka Chiapusso dFeriaren zuzendaria ere. Azkarateren iritziz, ondarrutarrak sortutako obra «zoragarria» da. «dFeria 2016 izango dena ondo laburbiltzen du lanak».
Aurtengo gaia elkarrizketak izango da, eta kartelak ere horregaz zerikusi handia duela nabarmendu du Garciak. Horretarako bada, hainbat argazkirekin osatutako konposizioa aurkeztu du. Bertan dantzari bat agertzen da, eta marra urdin baten inguruan, hainbat pertsonen ahoak. «Dantzariaren argazkia ikusi nuen, eta horregaz zerbait egin beharko nuela iruditu zaitzaidan. Gerora, gaztelaniaz sarri erabiltzen den esaera zahar batetik sortu zitzaidan ideia. Nork bere begiko zakarrik ez du ikusten esaera irakurri nuen aldizkari batean, baina esaera hori zentzu negatiboan erabili beharrean, zerbait positibo modura erabiltzea erabaki nuen. Hain zuzen ere, ingurukoen begiradapean beste bide batzuk ireki daitezkeela transmititu nahi izan dut».
Drone bat erosteko
Obrari dagokionez, dantzariaren argazkia Interneteko banku baten erosi zuen, eta ostean, bertan agertzen diren elementu guztiak gehitzen joan zen. «Umetan jolasteko erabiltzen diren egurrezko kutxen gainean hainbat aho ipini ditut».
Hainbat sari irabazi ditu ondarrutarrak. Azken sari garrantzitsua orain urtebete inguru irabazi zuen. Hain zuzen ere, berak sortu zuen Gaztea-ko 25. urtemugako irudia ere.
Diseinatzaile ondarrutarrak pozik jaso du 1.000 euroko saria. Sariagaz bere lanean esperimentatzen jarraitzeko erabiliko duen drone bat erosi du.