Ume eta nagusientzako antzerkiak asteburuan, Lekeitioko Ikusgarrin
Nagusi zein txikiei zuzendutako antzezlanak izango dituzte asteburu honetan Lekeition. Alde batetik, Tartean teatroaren Zergatik, Jamil?, Patxo Telleriak idatzitako thrillerra, ikusteko aukera egongo da barikuan, 20:00etan, Ikusgarri aretoan. Pintto Pi...
Jokin Oregi eta Patxo Telleriak elkarlanean zuzendutako Zergatik, Jamil?-en konfliktu bat planteatzen da: azalpenik gabeko hilketa bat. Hori da antzezlanaren trama. Konflikto horren azpian beste bi daude: pertsonaia bakoitzaren giza gatazka. Hori da antzezlanaren gaia, Mikel Martinez eta Eneko Sagardoi aktoreek argituko dutena.
Anita Maravillas 8 Portal 71ren Pintto, berriz, umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da. Galdutako txakurkume batek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die istorioko pertsonaiei.