Maila ona erakutsiz hasi du Txomin Aranak Dakar proba
Zapatuan lehiatu zuten prologoan 12. postua lortu zuen ereñarrak
Dakar 2016 proba hasi du Txomin Arana pilotu ereñarrak, eta emaitza onak lortu zituen zapatuko prologoan. 12. postua eskuratu zuen Aranak, hain zuzen, eta etapan gustura ibili zela adierazi zuen pilotuak; “espero baino hobeto joan da, lehen hogeien artean heltzea baitzen asmoa”, esan zuen. Lehenengo proba zuten atzo, baina eurite indartsuen ondorioz, bertan behera utzi zuten proba, segurtasun neurriengatik. Hala, bigarren proba izango dute gaur Dakarreko pilotuek. Husqvarna markako (KTM-ren filiala) moto berriaren gainean, Villa Carlos Paz heritik aterako da gaurkoan, eta, Termas de Río Hondorainoko bidea egin beharko dute. Hasieran, 450 kilometro egitekoak baziren ere, antolatzaileek ibilbidea laburtzea erabaki dute; hala, 350 kilometro egin beharko dituzte, behin-behinean. Atzoko etapa bertan behera utzi zutela eta, Ereñoko moto gidariak irteera postua mantenduko du; hala, 12. postuan aterako da gaur 12:11n hasiko den lasterketan. Iaz 16. postuan amaitu zuen Aranak Dakar proba, eta aurten iazko marka gainditzea asmo duela adierazi zuen HITZAk egin zion