‘Mugi daitezen harriak, euskal presoak Euskal Herria! Giza eskubideak, konponbidea, bakea!’ lelopean egingo dira Bilboko eta Baionako manifestazioak, 17:00etan hasita
Preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen zaintzaren inguruan diharduten
Bagoaz eta
Sare plataformek elkarrekin deituta, euskal preso, exiliatu eta deportatuen “oinarrizko eskubideen defentsa” egingo da zapatuan [urtarrilak 9], 17:00etan, Baionan eta Bilbon.
Hain zuzen ere,
Mugi daitezen harriak, euskal presoak Euskal Herrira! Giza eskubideak,konponbidea,bakea! lelopean, presoen sakabanaketaren zein aplikatzen zaizkien beste salbuespeneko neurrien “indargabetzea” eskatuko dute bi hiriburuetan egingo diren manifestazioetan. “Kartzeletako politiketan aldaketak eskatuko ditugu, ez beste munduko ezer, egun indarrean diren legedi eta arauak salbuespenik gabe aplikatzea soilik”.
Hainbat aurpegi ezagunek manifestazioarako deia egin dute. Argazkia: Sare
Zehazki zera aldarrikatuko dute: euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko, larriki gaixo dauden presoak askatzeko, betirako kartzelara kondenatzen dituen salbuespenezko legedia indargabetzeko eta Europako legediaren aurkako norabidean legearen urratze edo interpretazio okerrak uzteko. “Horren adibide argi eta garbia da, beste estatu batzuetan jada betetako zigorrak, hemen kontuan ez hartzea”.
Mobilizaziora dei egin duten bi taldeek aurreratu dutenez, zapatuko manifestazioetan hainbat herritarrek bat egitea espero dute. “Asko gara, ideologia politiko bat ala bestea izanda ere, preso daudenen giza eskubideen alde gaudenak”.
Atxikimendu ugari
Presoen etxeratzearen aldeko mobilizazioarekin bat egin dute pentsaera, ideologia eta arlo ezberdinetako hainbat lagunek ere. Guztiek ere bi hiriburuetako kaleak betetzeko eskaera egin dute.
Manifestazioarako deialdia. Argazkia: Sare
Honako pertsonaia ezagunek Bilbon eta Baionan burutuko diren mobilizazietan egongo direla adierazi dute: Kepa Junkera, Idoia Muruaga, Rosa Rodero, Nazario Oleaga, Tasio Erkizia, Tontxu Campos, Juan Daniel Barandiaran, Edurne Brouard, Gorka Espiau, Begoña Errazti, Andoni Txasko, Iñaki Zarraoa, Iñaki Lasagabaster, Juanito Oiarzabal, Garbiñe Biurrun eta Kirmen Uribek. “Sufrimenduari eta minari ateak ixteko unea da, esperantzari eta bizikidetzari parez pare irekitzeko. Urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan ikusiko dugu elkar”.
Aldeko mozioa
Bestalde, preso politikoen eskubideen alde hainbat sinadura bildu dituzte Busturian. Ekimenak auzotarrez gain herriko hainbat taldek ere babestu dute. Besteak beste, Gazte Asanblada, futbol eta txirrindulari taldeek.
Horren harira, presoen aldeko mozioa aurkeztu dute azken egunotan egin den Busturiko udal osoko bilkuran ere. Mozioa Sareko kide batek aurkeztu zuen, eta Busturiko Independiente Taldea eta EH Bilduren bozkekin onartu zen. EAJ, ostera, abstenitu egin zen.