Skate parkea
Mestikabaso auzoan dagoen Skate parkea konpontzeko lanak amaitutzat eman ditu Gernika-Lumoko Udalak.
Abenduaren hasieran hasi zituen obrak. 6.950 euroko inbertsioa egin du udalak inguru hori egokitzeko. Hormigoi leuduarekin zolatu du skate pista, eta baranda bat jarri. Hala, pista berrituan gurpilen gaineko kirol ezberdinak praktikatu ditzakete herritarrek: skate, rolling, scooter eta BMX.
Skate parkea konponduta, beraz, kirola segurtasunez praktikatu daitekeela esan du Gernika-Lumoko Udalak.