Egutegian sartuko dituzte lehiaketako zenbait argazki
Eneko Ibarguengoitia, Fernando Malaxetxebarria eta Aitzol Cortijo dira Gautegiz Arteagako argazki lehiaketan saritu dituzten argazkilariak. Hiru argazki horiek eta beste hamar aukeratu dituzte 2016ko egutegirako. Lehenengo saria Ibarguengoitiak hartu du. Portadan jarriko dute bere argazkia, eta 200 euroko dirusaria ere jaso du. Bigarren saria (150 euro) Fernando Malaxetxebarriak jaso du, eta Aitzol Cortijok hirugarrena, 100 eurokoa.
Lehiaketaren finalera heldu ziren argazkien artean ere aukeraketa egin du epaimahaiak, egutegian sartzeko. Hain zuzen, Maite Gorrotxategi, Orlando Bollar, Aitziber Robredo, Pilar Mintegia, Josu lejido Goti, Josean Lopez, Aitor Legaresti eta Julene Mendiolaren argazkiak dira sailkatu dituztenak. Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten herritar denei. “Horrek gure herriarekiko dugun inplikazio maila eta maitasuna agerian jartzen du. Guztion artean erakusten ditugu Gautegiz Arteaga eta gure herriko edertasun eta gune apartekoak”, esan du.