Gernika-Lumoko ertzain-etxea
Joan den asteko eguaztenean, abenduaren 30ean, atzeman zituen Ertzaintzak bi lagunak, lapurreta delitua leporatuta. Azaldu duenez, norbanako baten deia jaso zuen etxebizitza bateko trastelekuetan lapurtzen ari ziren bi pertsona atxikita zituela esanez. Trastelekua indarrez ireki zutela eta barruan zegoen gurpil-aulki bat eramaten saiatzen ikusi zituela jakinarazi zion poliziari norbanakoak. Ertzainek atea indarrez irekita zegoela egiaztatu zuten, eta beste trasteleku bat ere hala zegoela baieztatu ere. Hori dela eta, atxilotuta eraman zituen bi lagunak,. 43 urteko gizon bat eta 42 urteko emakume bat.
Ertzaintzaren arabera, aurrekariak dituzte atxilotutako bi lagunek, batez ere, jabetzaren aurkako delituengatik.