Asko borrokatuta, 0-0 egin dute Gernikak eta Sestao Riverrek
Asko borrokatutako partida izan zen Gernika SD eta Sestao Riverrek zapatuan jokatutakoa. Gol egiteko aukera gutxi izan ziren, eta markagailuan ere hala islatu zen: 0-0.
Santamariak eduki zuen partidako lehen gola sartzeko aukera, baina jaurti, eta baloia langa arrasetik pasatu zen. Sestaokoek ere eduki zuten gol egiteko aukera, baina zutoina jo, eta huts egin zuen orduan Rickik.
Zelaiaren erdialdean egon zen jokoa. Sestaoko Jitoren burukadak eta Gernikako Landerren txilenak –Sestaoko atezainak gelditutakoa— hartu zuten nagusitasuna, lehen zatian. Era berean, Landerren saiakera eta Altamirak Rodriri eginiko geldiketa ere garrantzitsuak izan ziren.
Bigarren zatian egoera ez zen askorik aldatu; hala ere, gola sartzeko aukerak gehiago izan ziren orduan. Gernikako Etxaberena izan zen horietan nabarmengarrienetarikoa. Jaurtiketa atezainaren gorputzera joan zen. Santamariak, bestalde, buruz jo zuen baloia beste baten, baina orduan, Caberok atera zuen ate azpitik. Halaber, azken uneetan, Aimarrek ezin izan zuen Sestao Riverreko atezaina garaitu.
89. minutuan, bestalde, Salutregi kanporatu zuen epaileak.
Datorren zapatuan Arenas de Getxo taldearen aurka lehiatuko dira gernikarrak, 16:00etan, Urbietan.
Gaur gaurkoz, Sestao River baino gorago dago sailkapenean Arenas de Getxo; izan ere, 8 eta 6. postuan daude, 30 eta 25 puntugaz, hurrenez hurren. Gernika, berriz, 13. postuan da sailkapen orokorrean, 23 puntugaz.