'Mozkorra parregarri' opera aurkeztuko dute Markina-Xemeinen
Xabier Maria Munibe Peñafloridako konteak idatzitako opera komikoa da. Euskarazko lehen opera izan zena, lehen aldiz ikus ahal izango da euskera hutseanMozkorra parregarri opera komikoa aurkeztuko dute domekan, 19:00etan, Xemeingo elizan. Xabier Maria...
Xabier Maria Munibe Peñafloridako konteak idatzitako opera komikoa da. Euskarazko lehen opera izan zena, lehen aldiz ikus ahal izango da euskera hutsean
Mozkorra parregarri opera komikoa aurkeztuko dute domekan, 19:00etan, Xemeingo elizan. Xabier Maria Munibek, Peñafloridako kondeak idatzitako eta musikatutako Mozkorra Parregarri opera komiko elebiduna, 1764ko irailaren 11n estreinatu zuten Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Euskaraz kantatua izateko konposatutako lehenengo opera izan zen. Elkarrizketak gaztelaniaz zituen eta abestiak euskaraz.Kondeak berak parte hartu zuen lehen antzezpen hartan, baita bere seme-alaba eta, beste askoren artean, Samaniego, Guardiako fabulagileak ere. 1973an Anastasio Albisu lazkaotarrak libretoa euskara itzuli zuen. Idazle eta euskaltzalearen itzulpenean oinarritu dira oraingo obraren moldaketa egiteko, eta beraz, Mozkorra parregarri opera komikoa, lehen aldiz euskara hutsean ematen ari dira.
Txemi Etxebarria musikari bergararrak obra osoaren orkestrazioa egin du, eta Bergaran estreinatu zuten joan den martxoan. Valen Moñux du zuzendari artistikoa eta aktore taldea Bergarako artistek osatzen dute: hogei abeslarik eta bost musikarik.
Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahalko dira.