Argazki zaharren erakusketa egingo dute Mendexan
Gabon egun hauetan Mendexako argazki zaharren erakusketa egongo da, udaletxeko ganbaran.Mendexarrek lau egunetan izango dute argazkiok ikusteko aukera. Hilaren 25ean eta 27an, eta urtarrilaren 1ean eta 6an, hain zuzen ere. Udaletxeko ganbaran, 12:00eta...
Mendexarrek lau egunetan izango dute argazkiok ikusteko aukera. Hilaren 25ean eta 27an, eta urtarrilaren 1ean eta 6an, hain zuzen ere. Udaletxeko ganbaran, 12:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira ikusgai.
80 bat argazkiren bildumarekin osatu dute erakusketa.
Hala ere, argazki askoz gehiago dituzte. Izan ere, azaldu dutenez, datu basean 500 argazkitik gora bildu dituzte.
Erakusgai jarriko dituzten argazkietan, antzinako Mendexa eta mendexarrak ageri dira. Hala, garai hartan herria nolakoa zen eta bertako biztanleen bizimodua islatzen dute argazkiek. Besteak beste, familia argazkiak ageri dira, eta baita orduko lanbideak erakusten dituztenak ere.
Azaldu dutenez, argazki bilketa egiterakoan herritar askoren laguntza izan dute: «Leku askotatik jaso ditugu argazkiak: baserrietatik, lekuen jabeengatik edota argazkietan ageri direnen seme-alabengatik, esaterako».