Valdezcarayra joango dira
Snowboard egiteko edota eskiatzera joateko irteera antolatu du Foruko Udalak. Hain zuzen, urtarrilaren 31n joango dira Errioxako (Espainia) eski estaziora.
Egun osoko txagoa egingo dute foruarrek, eta joan gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik. Horretarako azken eguna urtarrilaren 24a izango dela jakinarazi du Foruko Udalak.
Irteeraren prezioa 69 eurokoa dela jakinarazi du udalak. Prezioaren barne daude garraioa, forfaita, ski edo snowboard egiteko ekipamendua, begiraleak eta bi ordurako snowboard irakaslea.
07:00etan aterako dira, udaletxe aurreko plazatik. Informazio gehiago gura duenak 946 255 180 edo 666 950 243 telefono zenbakietara dei dezake, edo idazkaritza.forua@bizkaia.org helbidera mezua bidali.