Mario Lopez eta Lander Torrealdai Gernikako kapitaina, saria jasotzen / BKPE
Bizkaiko Kirolaren Gala egin zuten atzo gauean, eta S.D. Gernika eta Mario Lopez saskibaloi entrenatzailea ere saritu dituzte aurten. Bizkaiko Kirol Prentsaren Elkarteak ematen duen saria Bigarren B mailara igotzeagatik hartu du Gernika futbol taldeak. Mario Lopez, aldiz, bere ibilbideagatik saritu dute.