Eneko Barruetarena, Bermeoko Gabonetako mahai apaingarri irabazlea
Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak antolatutako Gabonetako mahai apaingarrien lehiaketak baditu saridunak; hain justu, Eneko Barruetak jaso du lehenengo saria, Tere Garciak bigarrena, eta Bego Larraurik, berriz, hirugarrena. Saridun bakoitzak otzara bana jaso zuen martitzen arratsaldean Bermeoko Nestor Basterretxean egindako sari banaketan. Gainontzeko parte hartzaileek, gainera, opariren bat edo beste jasotzeko aukera izan zuten; izan ere, Bermeoko Berton merkatari elkarteak hainbat opari zozkatu zituen parte hartu zutenen artean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saltzen diren mahai apaingarriengatik jasotako dirua Minbiziaren Aurkako Elkartera bideratuko dute