Aurten, 65 enpresa eta entitatek eskuratu dute BIKAIN ziurtagiria, tartean Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAk eta 11Barrik. Aurten, aurreko urteetako batez bestekoaren bikoitza baino gehiagok jaso dute Bikain ziurtagiria.
Bikain ziurtagiriak jaso dituzten enpresetako ordezkariak, Jaurlaritzako ordezkariekin.
Iñigo Urkullu lehendakariak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen atzo [abenduak 21] Gasteizko Europa Jauregian. Guztira,
65 erakundek jaso dute ziurtagiria: horietatik 41ek goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZA tarteko; hogeik tarteko zilarrezko ziurtagiria lortu dute eta lauk oinarrizkoa. Kanpo ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 158 kidek burutu dituzte; Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko
HITZAko eta 11Barriko ordezkariak ere ebaluatzaileak izan dira. Ekitaldian, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak ere parte hartu dute.
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko saria Asier Alkotak jaso zuen, Iñigo Urkulluren Lehendakariaren eskutik. 11Barrikoa, aldiz, Lore Bengoetxeak jaso zuen.