Sokarri nagusi, Bizkaiko Goma Gaineko sokatira txapelketan
Herenegun Muruetan jokatu zuten, eta zortzi sokatira talde aritu ziren nor baino nor gehiago, tartean, emakumeen Gaztedi taldea.
Murueta A sailkatu zen bigarren, eta Abadiño A hirugarren. Sokarri B-k laugarren sailkatzea lortu zuen, eta Murueta B bosgarren, Gaztedi izan zen seigarrena eta Conceyos 6 sailkatu zen azken.
Emozioz beteriko lehiaz gozatu zuten Muruetako frontoian bildutako ikusleek, eta batik bat etxeko taldeak bereganatu zituen animo eta txalo gehienak.
Sailkapena:
- Sokarri A
- Murueta A
- Abadiño A
- Sokarri B
- Murueta B
- Abadiño B
- Gaztedi
- 6 Conceyos
