Argazkia: Euskobox.
Zapatuan Bilboko Bizkaia pilotalekuan izan zen boxeo erakusltadia, eta
Morgako errebolberrak ez zuen hutsik egin, beste behin. Bertan bildutako 2.400 zale inguruk boxeo profesionalaren ikuskizun bikainagaz gozatu zuten.
Bigarren
round-ean mendean hartu zuen danikarmarra. Lejarragak bere erasoko boxeoagaz eta eskuetako indar izugarriagaz bere abilezia agerian utzi zuen.
Herenegungoa profesionaletan lortzen duen hamabigarren garaipena da Morgako boxealariarentzat.