Bederatzi garaipenekin amaitu du lehen itzulia.
Herenegun 75-85 nagusitu ziren gernikarrak. Partida nahiko irregularra izan zen, eta azken laurdenean markagailuari buelta ematea lortu zuten.
Gernika Bizkaiak garaipenaren bila ekin zion lehiari, etxekoak gogor estutuz.
1-9 aurreratu zen talde gernikarra, eta Domingo Diaz Gran Canariako entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen. Entrenatzailearen aginduek eragina izan zuten etxeko jokalariengan, eta Markovic erasoan arriskua sortzen hasi zen. 31-23 amaitu zuten lehen laurdena.
Gernika Bizkaiak defentsa indartu eta erasoa areagotzen asmatu zuen, eta horri esker markagailuan aurretik ipini ziren. Esaterako, partidaren 20. minutuan, 38-41 zihoazen.
Alde estua zegoen bi taldeen artean, eta markagailuan ere hori islatzen zen. Hirugarren laurdena 85-54 amaitu zuten.
Azken laurdenean, batik bat Diezen, Clarken eta Vegaren jaurtiketekin partida irabaztea lortu zuten gernikarrek.
Astebeteko atsedenaldia
Emakumezkoen ligan urtarrilaren 3an ekingo diote bigarren itzuliari. Gernika Bizkaia, etxetik kanpo, Mann-Filterren kontra ariko da 14. jardunaldian.
Hain zuzen ere, hurrengo aurkaria sailkapeneko bosgarrena da 21 puntugaz, eta Gernika Bizkaia laugarrenak puntu bat gehiago du. 25 puntugaz Avenida da liderra, Conquero bigarrenak 23 puntu ditu eta Girona dago Gernika Bizkaiaren aurretik 22 puntugaz (gernikarrek bezain beste).