Presoen aldeko giza katea egiten dute Gabonetan
Preso eta iheslarien aldeko dinamika da
Geurera, beraien alde jarduteko espazioa. Dinamikaren helburua da preso eta iheslariak etxera ekarriko dituen gazte aldarria eta horien aldeko konpromisoa batzea. “kalea astinduz, bidaia doan senidea lagunduz, gutunak idatziz edota presoak bisitatuz. Hamaika dira konpromisoak eta hamaika aukerak, denek dute tokia gurean”, azaldu dute dinamikaren bultzatzaileek. Egitarau zabala prestatu dute, eta hainbat jarduera izango dira abendu eta urtarrila bitartean. Gazteen esanetan, geldiezina izango den elkartasun olatua sortu gura dute.
Gazteek ere egunero bizi duten problematikan barnebiltzen dute Euskal Herrian duela hainbat urte zabaldutako gatazka politikoa. “Aspaldi hartu genuen horren konponbidean jarduteko konpromisoa, eta dinamika hau gurekin behar ditugunak etxean eta libre bizi behar dutela aldarrikatzeko sortu dugu”, azaldu dute. Espetxean dituzten herrikide, senide eta lagunek hainbat urtetako zigorraak jaso dituztela diote; gainera, inguru hurbiletik milaka kilometrora dauden Espainia eta Frantziako espetxeetara urrundu izana kritikatu dute. Horietako batzuk, gainera, gaixorik daudela gogoratu dute, eta espetxeetako baldintza ankerrek horien osoasun egoera kaxkartzen duela. “Gabonetan, inoiz baino gehiago, faltan ditugu euskal preso eta iheslariak. Gurekin behar ditugu afari zein bazkarietarako mahaietan, asanbladetan, poteoan eta, baita, Euskal Herriak bizi duen momentu historiko honetan”, esan dute.
EGITARAUA:
Abenduak 22:
– 17:00. Mural margoketie.
Abenduak 25:
– 20:00. Kontzentrazioa
Abenduak 28:
– 17:00. Preso ohiekin kafe tertulia, Astrako lehenengo solairuan.
Abenduak 31:
– 11:00. Mahaixen falta doguzelako ekimena.
Urtarrilak 2:
– 17:00. Txokolatea eta gutunak, Harizpe txokoaan.
Urtarrilak 4:
– 11:00. Asanblea, Astran.
Urtarrilak 9: Denok Bilbora!
– 11:00. Bilboraa joateko baatuko dira.
– 17:00. Manifestazioa Bilbon.