Usotegin auzolanean jarraitzeko hitzordua jarri du Lekitto Bedarrak
Beste behin ere, Lekitto Bedarreko kideek Usotegin auzolanean jarraitzeko hitzordua jarri dute biharko.09:00etatik 12:30ra Usotegi parkean elkartuko dira, orain arte egin modura. Ondoko lanak egingo dituzte: konposta gune berria seinalizatu, eraikin b...
09:00etatik 12:30ra Usotegi parkean elkartuko dira, orain arte egin modura. Ondoko lanak egingo dituzte: konposta gune berria seinalizatu, eraikin barruko hormak margotu, landareak ureztatu eta jorratu, hazi haztegiak prestatu, belarra moztu eta uzta batu eta banatu.
Beste alde batetik, joan den asteko zapatuan, erabiltzaileen eskariei kasu eginez, Lekitto Bedarreko kideek konposta gunean aldaketak egin zituzten.
Bide beretik, astero konposta eramaten duten herritarrei esker ona adierazi nahi izan diete taldeko kideek. «Zoriontzeaz gain, euren hondakin organikoei erabilera jasangarri bat ematen jarraitzeko, orain arte bezala egiteko animoak eman nahi dizkiegu».