19:00etatik aurrera, hainbat ekintza izango dira ikusgai merkatu plazan eta Port Aventurarako bidaia bat zozketatuko dute bertaratzen diren guztien artean.
Jaialdiak Angolako Gambos herrian ur fosila ateratzeko balioko duten bonbak erosteko finantziazioa lortu nahi du. Afrikako zonalde txiroak ur gabezia arazoak ditu gaur egun, ez baitu euririk egin azken lau urteetan. Bonba hauek eguzki energiarekin funtzionatzen dute eta angolatarren ura lortzeko desplazamendu luzeak ekiditeko balio ditzakete.
Port Aventurarako bidaia
Iparralde-Hegoalde elkartearekin bat eginez, dirua lortzeko asmoz, ekitaldian jostailuak eta Xaiborren diskoak egongo dira salgai euro batean. Gainera, bertaratzen diren gaztetxoenek gozoki poltsak eta disko bereziak lortu ahalko dituzte.
Jaialdiaren ekintza nagusia Port Aventurara joateko zozkatuko den bidaia izango da. Lau pertsonentzako saria (gastu guztiak barne) izango dela jakitera eman du Xaiborrek. Rifak ez dira salduko eta parte hartu nahidutenek baldintza bakarra izango dute: jaialdian zehar dantzan egin beharra dago.