Txapeldun ikuskizuna, barikuan, Ikusgarri aretoan
LEKEITIO // Euskal Herriko herri kirolak ardatz hartuta, txapeldun baten bibentziak kontatzen dituen Txapeldun antzezlana egongo da barikuan 20:00etan Ikusgarri aretoan. Garaipen momentuak, bakardadea, presioa eta beldurrak... sentsibilitate handiko mo...
LEKEITIO // Euskal Herriko herri kirolak ardatz hartuta, txapeldun baten bibentziak kontatzen dituen Txapeldun antzezlana egongo da barikuan 20:00etan Ikusgarri aretoan. Garaipen momentuak, bakardadea, presioa eta beldurrak… sentsibilitate handiko momentuak eta ironiaz betetakoak uztartzen ditu ikuskizunak. 60 minutu inguruko iraupena du Natalia Mongek zuzendutako obrak, eta Eneko Balerdi du aktore protagonista.