Marijesiak kantuan
Eguazten goizaldean ekingo diote Gernika-Lumoko Marijesiek Gabonak aurreko bederatziurrenari. Hala, Gabon gauera arte, goizaldero, kalera aterako dira, kopla kantuan aritzeko.
Aurten ere lau bakarlariren ahotsetik entzungo dituzte gernikarrek Marijesien koplak: Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka eta Jose Antonio Uriarte
Itxaso ariko dira lan horretan. Lehenengo erronda –eguazten goizaldekoa– Errenteriatik egingo dute, eta Denis Azkaratek jarriko die doinua koplei. Hala ere, Marijesien taldearen laguntza izango dute bakarlariek gaueroko errondetan.
Tiloetatik eta Lurgorritik ere egingo dituzte errondak datozen bederatzi goizaldeetan. Ezagunak diren koplekin batera, aurten ere kopla barri bat berreskuratu dute Marijesiek, lehendik ondo jakindakoaren ondarea babestu asmoz. Hain zuzen ere, Pedro Bidaguren
Garratza lumotarrak 1919. urtean argitara eman zuen
Canta Berriak Gaboneracoac. Bederatzi egunian cantateco. Marijesiac burus euquiteco direnac izeneko liburuan agertzen den 51. kopla da aurtengo errepertorioari gehitu diotena.